Frantziako Tourra
Gogokoena
Frantziako Tourra: Contador irabazle aurten, 20 zuzendariren arabera
Erredakzioa
Contadorrek, Schleckek eta Evansek osatuko dute podioa, zuzendarien eta txirrindularien gehiengoak L'Equiperen inkesta batean adierazi dutenez.
Alberto Contador, Andy Schleck eta Cadel Evans igoko dira podiora 2011ko Frantziako Tourrean, 22 taldeen zuzendari eta txirrindulariek L''Equiperen inkesta batean aurrikusi dutenez.
Tourrean lehiatuko diren 22 taldeei egindako inkesta baten (94 boz guztira) arabera, Alberto Contadorrek irabaziko luke, 76 alditan irabazle aukeratu ondoren. Andy Schlek, aldiz, bigarrena izango litzateke, 60 aldiz bere alde bozkatu eta gero.
Guztira, Contadorrek 331 puntu batu ditu (lau lehenengoarentzat, eta bi bigarren eta hirugarrenarentzat), Andy Schleckek 166 eta Evansek 59. Gesinkek laugarren bukatuko luke, 25 punturekin, eta Basso bosgarren, 20rekin.
Kern Tourreko aurpegi berriari dagokionez, zazpi boz lortu ditu, Kadrik eta Tony Martinek sei, eta bost Brajkovicek, Taaramaek, Coppelek eta Madrazok.