Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

4. etapa

Frantziako Tourra: Evansek eskuratu du garaipena Contador gaindituta

Erredakzioa

Australiarrak espainiarra oso zentimetro gutxigatik garaitu du Bretainiako Harresi ikusgarrian. Hushovdek etapa amaiera bikaina egin du eta elastiko horiari eutsi dio.

Cadel&' || 'nbsp;Evans (BMC)&' || 'nbsp;australiarrak Frantziako&' || 'nbsp;Tourreko laugarren etapa irabazi du Bretainiako&' || 'nbsp;Harresian Alberto&' || 'nbsp;Contador&' || 'nbsp;(Saxo&' || 'nbsp;Bank)&' || 'nbsp;milimetro gutxi batzuengatik gaindituz.

Buruko taldean 10 lagun helmugaratu dira, tartean&' || 'nbsp;Thor Hushov eta beraz, norvegiarrak elastiko horiari eutsi ahal izan dio.

Evansek oso tarte txikiaren aldearekin hartu du mendean Contador. Espainiarrak besoa jaso du garaipena ospatzeko keinua eginez, baina foto-finishak argi erakutsi du australiarra izan dela etapa garailea.

Contadorrek egin du aurreneko erasoa igoeraren lehenengo 500 metroen barruan, 20 laguneko talde utziz lasterketaburuan. Faborito gehienak talde horretan izan dira eta baita etapa lehiatzeko asmoa izan duten lasterkariak, Omega Pharmako Phillipe Gilbert, esaterako.

Eguneko ihesaldia 9. kilometroan osatu zen eta bost lagunek osatu zuten: Jeremy Roy (FDJ) eta Biel Kadri (AG2R) frantziarrek, Johnny Hoogerland (Vacansoleil) holandarrak, eta Imanol Erviti (Movistar) eta Gorka Izaguirre (Euskaltel) euskaldunek.

Etaparen azken kilometroetara etapa lehiatzeko aukerarekin ailegatu da boskotea, baina helmugarako lau kilometro falta zirela tropelak irentsi egin ditu iheslariak.

4. etapa:

1. Cadel Evans (BMC)
2. Alberto Contador (Saxo Bank-Sungard)
3. Alexandre Vinokourov (Astana)
4. Rigoberto Urán (Sky)
5. Philippe Gilbert (Omega Pharma-Lotto)
6. Thor Hushovd (Garmin-Cervélo)
7. Frank Schleck (Leopard-Trek)
8. Samuel Sánchez (Euskaltel-Euskadi)
9. Jurgen Van den Broeck (Omega Pharma-Lotto)
10. Andreas Kloden (RadioShack)

Sailkapen nagusia:

1. Thos Hushovd (Garmin-Cervélo)
2. Cadel Evans (BMC) + 1
3. Frank Schlck (Leopard-Trek) + 4