Frantziako Tourra
Bederatzigarren etapa
Frantziako Tourra: Amets Txurruka eta Juanma Garate, lasterketatik at
Erredakzioa
Euskaltelekoak lasterketa utzi behar izan du 40. kilometroan izandako eroriko batengatik; eta Rabobankekoak ez du irteera hartu asteazkenean izandako eroriko batek eragindako zauriengatik.
Amets Txurruka (Euskaltel-Euskadi) FrantziakoTourra utzi du bederatzigarren etapan izandako eroriko bategatik.
28 urteko txirrindulari bizkaitarrak eskuin lepauztaia hautsi du 40. kilometroan izandako eroriko batean, eta ospitalera eraman behar izan dute.
Iaz lepauztaia ere hautsi zuen Txurrukak eta Tourra utzi behar izan zuen. Zortea ez du aldeko bizkaitarra Frantziako lasterketan.
JuanManuelGarate (Rabobank)ezda abiatu Tourraren bederatzigarren etapan, asteazkeneko etapan izandako erorikoak eragin dizkion minengatik, batez ere sorbaldakoengatik.