Frantziako Tourra
Atseden-eguna
Frantziako Tourra: Hoogerlandi 33 puntu eman dizkiote zauriak josteko
Erredakzioa
Tourrak eta lasterketa osatzen duten eragileek gogoetari ekin diote Frantziako telebistaren auto batek Flecha eta Hoogerland harrapatu ondoren.
Frantziako&' || 'nbsp;Tourreko bederatzigarren etapan zehar&' || 'nbsp; telebistaren auto batek Juan&' || 'nbsp;Antonio&' || 'nbsp;Flecha harrapatu zuen, eta honek Jonnhy&' || 'nbsp;Hoogerland lurrera bota zuen. Azken honi, 33 puntu eman dizkiote hainbat zauri josteko.&' || 'nbsp;
Txirrindularia Saint-Flour herriko ospitalera eraman zuten podiumeko ekitaldian parte hartu ostean, izan ere Vacansoleil taldekoak mendiko liderraren elastikoa jantzi baitzuen.
Arantzadun hesi baten aurka joan zen Hoogerland, eta horrexegatik hainbat eta hainbat zauri ditu hanketan eta belaunetan.
Frantziako telebistaren auto batek eragin zuen ezbeharra eta tropelak eta antolakuntzak berak hausnarketa hasi dute.
Antolakuntzaren kide den Bernard Hinault txirrindulari ohia, lasterketako autoak murrizteraren alde agertu da eta autoak txirrindulari ohiek gidatzea proposatu du,&' || 'nbsp;"eurek baitakite hobetoen lasterketako gora-beherak".
Hoogerlandek, bestalde, ez du auto-gidariaren aurka egin nahi izan.&' || 'nbsp;"Ezbehar tamalgarria izan da eta niri egokitu zait. Flechari esan nion zorte handia izan dugula, bizirik baikaude. Wouter Weylandtek ez zuen horrelako zorterik izan", esan du.
"Creo que las personas del coche se sienten ya bastante culpables y que nos pedirán perdón a Flecha y a mí".