Frantziako Tourra
Atseden-eguna
Frantziako Tourra: Vinokourovi ebakuntza egin diote
Erredakzioa
Eskuin bernahezurraren burua hautsita zuen eta ebakuntza arazorik gabekoa izan da. Kazajstandarrak ez zuen "hain amaiera dramatikoa" espero, baina "txarragoa izan zitekeela ere" esan du.
Alexandre Vinokourov kazajstandarrari "bernahezurraren haustura" behar bezala operatu diote Pitié-Salpetriere Parisko ospitalean, Astana bere taldearen oharrak dioenez.
"Eskuin bernahezurraren buruaren haustura konplexua da. Ebakuntza behar bezala egin diote. Bidaltzen ari zaizkion mezuak ongi etorriak dira eta bidaliko dizkiogu", esan du Astana taldeak.
Vinokourovek atzo esan zuen Tourra uzteak "erabateko atsekabea" sortzen diola, baina pozik da "txarragoa izan zitekeelako".
"Sekula ez nuen Tourraren amaiera hain dramatikoa irudikatu. Atsekabetuta nago. Oso triste nago baina ezin dut txarragoa izan zitekeela pentsatzeari utzi", adierazi zuen Astana taldeko taldeburak.