Frantziako Tourra
Atseden eguna
Frantziako Tourra: Contador, arriskatzeko prest
Erredakzioa
"Parisera heldu aurretik erasora jotzeko beharrean nago", adierazi du Saxo Bankeko txirrindulariak.
Alberto Contador (Saxo Bank-Sungard) txirrindulariak arriskatzeko asmoa agertu zuen Frantziako Tourrraren 15. etapa bukatzean. "Alpeetan hanken erantzuna ona izatea espero dut eta Parisera heldu aurretik arriskatzeko beharrean nago", adierazi du Pintokoak.
15. etapa "estres eta tentsioz" beteriko eguna izan dela iritzi dio, baina "pozik" dagoela azpimarratu du. Contadorrek ez daki zein izango den Alpeetako etapa erabakigarria. "Denak izango dira garrantzitsuak eta egungo sailkapen nagusia kontutan hartuta, ezin izango dugu bat ere ez alferrik galdu".
Samuel Sanchezen adierazpenak (Euskaltel-Euskadi): "Ez dut neure burua oso ondo ikusi. Tentsio handiko etapa izan da eta gainera haizeak gogor jo du. Gure helburua etapa bat irabaztea zen eta hori lortu dugu dagoeneko. Hortik aurrera datorrena ongietorria izango da".