Frantziako Tourra
19. etapa
Tourra: Rolland, nagusi Alpe d'Huezen Samuren eta Contadorren aurretik
Erredakzioa
Andy Schleck luxenburgotarra da lider berria, baina Cadel Evans 57 segundora dago; larunbatean Grenobleko erlojupeko erabakigarria izango da.
Pierre Rolland frantziarrak (Europcar) irabazi du Frantziako Tourreko 19. etapa (109,5 kilometro Modane Valfrejus eta Alpe-d''Huez artean). Andy Schleck (Leopard-Trek) da lasterketako lider berria.
Baina etapako protagonista nagusia Alberto Contador izan da. Erasora jo du Pintokoak eta helmugara heltzeko bi kilometroren faltan gainditu du Rollandek. Aipatzekoa da ere Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezek egindako etapa bikaina. Asturiarrak bigarren bukatu du.
Igande honetan Tourra erabakiko duen erlupekoa korrituko da. Andy da liderra, baina Cadel Evans 57 segundora dago eta eskura dauka garaipena.
.1. Pierre Rolland (FRA/Europcar) 3h 13:25
.2. Samuel Sanchez (ESP/Euskaltel) 14
.3. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) 23
.4. Peter Velits (SVK/HTC) 57
.5. Cadel Evans (AUS/BMC) d.b.
.6. Thomas De Gendt (BEL/Vacansoleil) d.b.
.7. Damiano Cunego (ITA/Lampre) d.b.
.8. Frank Schleck (LUX/Leopard) d.b.
.9. Andy Schleck (LUX/Leopard) d.b.
10. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin) 1:15
20. Thomas Voeckler (FRA/Europcar) 3:22
Sailkapen nagusia:
.1. Andy Schleck (LUX/Leopard) 82: 48:43
.2. Frank Schleck (LUX/Leopard) 53
.3. Cadel Evans (AUS/BMC) 57
.4. Thomas Voeckler (FRA/Europcar) 2:10
.5. Damiano Cunego (ITA/Lampre) 3:31
.6. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) 3:55
.7. Samuel Sanchez (ESP/Euskatel) 4:22
.8. Ivan Basso (ITA/Liquigas) 4:40
.9. Tom Danielson (USA/Garmin) 7:11
10. Pierre Rolland (FRA/Europcar) 8:57