Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Ofiziala

Tourraren, Giroaren eta Vueltaren datak iragarri ditu UCIk

eitb.eus

Frantziako Tourra abuztuaren 29an hasiko da, Italiako Giroa urrian eta ondoren Espainiako Vuelta.

  • Hiru itzuli handiek data dute jada

    Hiru itzuli handiek data dute jada

Txirrindularitzaren Nazioarteko Elkarteak (UCI) Frantziako Tourra COVID-19aren pandemiagatik bi hilabete atzeratuko dela ofiziala egin du.

Txirrindularitzaren munduko hainbat elkarte eta talde izan dira gaur egin den bileran eta bertan erabaki dute Frantziako Tourra abuztuaren 29an hasiko dela eta irailaren 20an amaitu.

Bide batez, Italiako Giroa urrian jokatuko dela esan dute eta ondoren Espainiako Vuelta.

Munduko Txapelketaren data ez da mugitu, hots, irailaren 20tik 27ra jokatuko da Aigle-Martignyn (Suitzan).

Oraindik datarik ez dute bost klasiko handiak, Milan-Sanremo (Italia), Flandriako Tourra (Belgika), Paris-Roubaix (Frantzia), Lieja-Bastogne-Lieja (Belgika) eta Lombardía (Italia).