Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Ineoseko zuzendaria

Dave Brailsford: "Lasterketaren bat jokatzen bada Tourra izan behar da"

Agencias | Redacción

Atzeratu eta gero azkenean abuztuaren 29an hasiko da Frantziako Tourra, halere, nola jokatu den zehazteke dago.

  • INEOS taldea.

    INEOS taldea.

Dave Brailsfordek, Ineos Taldeko zuzendariak, argi du lasterketaren bat jokatzen bada hori Frantziako Tourra izan behar dela, "baten bat aukeratu behar bada hori Tourra izan behar da, munduko lasterketarik garrantzitsuena da".

Atzeratzearen erabakia hartu eta gero azkenean abuztuaren 29an hasiko da Frantziako Tourra eta irailaren 20an amaitu, halere, nola jokatu den zehazteke dago, ze neurriekin bai lasterketan eta bai zaleekin.

Beste alde batetik, Brailsfordek, egungo egoera ikusita, txirrindularitzaren modeloa etorkizunean aldatu behar dela esan du, "egun ziklismoa babesleen menpe dago. dependentzia erabatekoa da, eta aldi berean hainbat negoziotan daude sartuta eta batzuk errentagarriagoak dira".

Hala eta guztiz ere lasterketa segurua ez bazen bere taldeak ez zuelako Tourra jokatuko azpimarratu zuen Ineos taldeko zuzendariak duela egun batzuk.