Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UCI-KO PRESIDENTEA

Lappartient: "Tourra ez jokatzea desastre hutsa izango litzateke"

eitb.eus

Abuztuaren 29an hasiko da aurten Frantziako Tourra, koronabirusaren pandemiak uzten badu.

  • 2019ko Tourreko irudia

    2019ko Tourreko irudia

David Lappartient Txirrindularitzaren Nazioarteko Elkarteko (UCI) presidentearen esanetan, "Tourra ez jokatzea desastre hutsa izango litzateke".

Frantziako Tourra egutegiko lasterketarik garrantzitsuena da, "talde batentzat Tourra jokatzea nahitaezkoa da, denboraldi osoko % 50 ekar dezake babesle eta laguntzaile kontuetan", azaldu du Lappartientek.

Atzerapena dela-eta, Tourra abuztuaren 29an hasi eta irailaren 20an amaituko da, koronabirusaren pandemiak uzten badu.

Hala ere, UCIko presidentea baikor azaldu da: "Frantziako Tourra jokatu egingo dela uste dut, baina ezin dut ehuneko ehunean ziurtatu, nahiz eta jokatzea nahi". Behin betiko erabakia ekainaren amaieran hartuko dutela esan du.