Itxi

2020/04/29

18:06

Txirrindularitza

TXIRRINDULARITZA

2020ko Espainiako Vuelta Irunen hasiko da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

75. edizioak 18 etapa izango ditu, Irun eta Arrate Eibar arteko jardunaldi batekin hasiko da, eta Madrilen amaituko da.

  • 2019ko Espainiako Itzuliaren irudia

    2019ko Espainiako Itzuliaren irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Vueltaren 75. edizioak 18 etapa izango ditu, Irun eta Arrate Eibar arteko jardunaldi batekin hasiko da, eta Madrilen amaituko da, antolakuntzak jakitera eman duenez. Lehiaketa noiz izango den maiatzaren 5ean, asteartean, zehaztuko du.

2020ko Vueltaren Herbehereetako irteera ofiziala bertan behera utzi ondoren, Unipublicek, lasterketa antolatzen duen enpresa bezala, hasierako hiru etapak (Utrecht eta Brabante eskualdeak zeharkatu behar zituztenak) ez ordezkatzea erabaki du, eta Espainiako itzulia Irun-Arrate Eibar etaparekin hastea.

Hala jakinarazi dio Vueltak Nazioarteko Txirrindularitza Batasunari, txirrindularitza kirola arautzeaz arduratzen den erakundeak egutegiaren berrantolaketan lan egin ahal izan dezan, ohiko 3 asteekin alderatuta Vuelta murritzago baten salbuespenezko aldagaiarekin.

Konfigurazio berri honekin, Vueltaren 75. edizioa lasterketa historiko bezala markatuta geratuko da: 18 etapa guztira eta lehenengoa EAEn ia bost hamarkada geroago.

2020ko Vuelta abuztuaren 14tik irailaren 6ra bitarterako zegoen aurreikusita, Herbehereetatik hasita. Hala ere, COVID-19ak eragindako munduko osasun-krisiaren ondorioz, txirrindularitza egutegia berrantolatu behar izan da, eta, ondorioz, planak aldatu behar izan dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;