Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

ATSEDEN EGUNA

Podiumaren lehian egon nahi duen Landak ez du uste elastiko horia 'ezinezkoa' denik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Haize-babesen egunean galdutako denbora deitoratu du, baina Tourrean egindako gainerako lana goraipatu du.

  • Mikel Landa Tourrean.

    Mikel Landa Tourrean. Argazkia: EFE

Mikel Landa (Bahrain Mclaren) arabarrak baikortasunez eta "askoz ere animatuago" igaro du Frantziako Tourreko lehendabiziko atseden-eguna, Pirinioetako bi etapen ondoren. Murgiako txirrindularia sailkapen nagusiko hamargarren postuan dago kokatuta une honetan, Primoz Roglic liderrarengandik 1:42ra; alabaina, irmo eusten dio Parisko podiuma lortzeko xedeari, eta ez dio irizten liderraren elastikoa lortu ezinezko helburua denik

"Egun zail bat igaro nuen, baina aurrera begiratu behar dugu. Pirinioetako asteburuaren ostean baikorrago gaude, sentsazioak onak izan zirelako", adierazi du Bahrain McLaren taldeko liderrak.

Sailkapen nagusiko hamargarren postutik eta Tour erdia aurretik duela, arabarrak "podiuma posible" dela sinesten du. "Aukera horri heldu eta azkeneraino borrokatuko naiz", azaldu du Landak. Are gehiago, ez du baztertzen goragoko lorpena ere, ez baiteritzo liderraren elastiko horia bereganatzea lortu ezinezkoa denik.

"Aurkariak oso sendo daude, baina oraindik mendate asko geratzen dira, mendate asko geratzen zaizkit aurretik", gaineratu du itxaropentsu.

Aitzitik, Landak onartu egin du Primoz Roglic eta Tadej Pogacar esloveniarrek orain arte erakutsitako nagusitasuna, baina haien ostean dauden txirrindularien artean aldeak oso txikiak direla uste du:"Roglic eta Pogacar izan dira indartsuenak, baina ez dago alde handirik. Aurkari asko daude, eta denak ikusten ditut ondo, inork ez du ahultasun zantzurik erakutsi".

Aurkarien artean, bi frantziar sartu ditu Baharainekoak: "Tourra ezagutzen duen" Romain Bardet, eta "guztiak harritzen ari den" Guillaume Martin.

Bestalde, haize-babesen egunean, Lavaur bidean, galdutako denborari dagokionez, deitoratu egin du hura gertatu izana (minutu bat baino gehiago galdu zuen egun horretan aurkari zuzenekiko). Denbora-galera hori gabe, Tourrean egindako gainerako jarduna perfektutzat jo du.

PCR probak

Murgiakoak aitortu duenez, badie "beldur pixka bat" txirrindulari guztiei egindako COVID-19 gaitza atzemateko probei, "dena zapuztu baitaiteke".

Tourreko bigarren asteari begira, Landak bere taldearen babesa sentitzen jarraitzen du, nahiz eta zailtasunak izan dituzten: "Rafa Vallsen baja garrantzitsua izan da, eta Poels ez dago ondo, baina babestuta sentitzen naiz. Gozatzen ari naiz oso babestuta sentitzen naizelako. Taldeak aurrerago joatera bultzatzen nau, eta ehuneko ehuna ematea errazten dit. Eroso sentitzen naiz egoera honetan".