Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

1.etapa

Eroriko handia eragin zuen zalearen aurkako salaketa kentzea erabaki du Tourrak

L. E. A. | EITB MEDIA

30 urteko emakumezko frantziarra Finisterre departamentuan bizi da eta asteazkenean bere burua entregatu zuen Jendarmerian.

  • Frantziako Tourreko 1. etapako erorikoa

    Frantziako Tourreko 1. etapako erorikoa

Lehen etapan eroriko handia eragin zuen ikuslearen aurkako salaketa kendu egin duela adierazi dute Frantziako Tourreko arduradunek. Emakumezkoak atxilotuta jarraitzen du, asteazkenean bere  burua entregatu ostean.  

 Pierre-Yves Thouault lasterketako ondoko zuzendariak adierazi duenez, erabakia erorikoek sortutako egoera "baretzeko" eta atentzioa lasterketatik ez desbideratzeko hartu dute.

Tourrak salaketa jartzea erabaki zuen zalea gertaeraren lekutik alde egin zuela ikusi ostean.

Atxilotua 30 urteko emakumezko frantziarra da, Finisterreko departamentuan bizi da eta asteazkenean bere burua entregatu zuen Jendarmerian. Ordurako poliziak identifikatuta zuen.