Publizitatea
Itxi

2021/07/02

18:05

Frantziako Tourra 2021

Frantziako Tourra, 7. Etapa

Mohoric garaile, eta Van der Poelek sendo jarraitzen du lidergoan

L. E. A. | EITB MEDIA

Van der Poel laugarren izan da eta 5 minutu baino gehiagoko aldea atera dio Tadej Pogacarren eta beste faboritoen taldeari.

0:00
Matej Mohoric
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Matej Mohoricek irabazi du Frantziako Tourreko 7. etapa, eguneko ihesaldi handia sartu eta Le Creusoteko helmugara bakar-bakarrik iritsi ostean. Horrela, esloveniarrak etapa garaipenak lortu ditu hiru itzuli handietan. Mathieu Van der Poelek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.

Bahrain taldeko 26 urteko txirrindularia 20 laguneko ihesaldian sartu da. Kilometroek aurrera egin ahala, taldea puskatzen joan da ibilbide gorabeheratsuaren ondorioz.

Aurreko talde horretan Van der Poel ere izan da. Liderrak laugarren egin du helmugan, eta 5 minutu luzeko aldea atera die faboritoen taldeari, tartean Tadj Pogacar esloveniarrari. Iazko irabazleak sailkapen nagusiko bigarren postua galdu du, Wout van Aert.  

Jardunaldiko galtzailea Primoz Roglic izan da. Uchoneko egoeran atzean geratu da eta helmugan 9 minutu galdu ditu, lau Pogacar herrikidearekin.  

7. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - MOHORIC Matej Bahrain - Victorious 5:28:20

2 - STUYVEN Jasper Trek - Segafredo +1:20

3 - CORT Magnus EF Education - Nippo +1:40

4 - VAN DER POEL Mathieu Alpecin-Fenix +1:40

5 - ASGREEN Kasper Deceuninck - Quick Step +1:40

6 - BONNAMOUR Franck B&B Hotels p/b KTM +1:40

7 - KONRAD Patrick BORA - hansgrohe +1:40

8 - VAN AERT Wout Team Jumbo-Visma +1:40

9 - VAN MOER Brent Lotto Soudal +1:44

10 - GODON Dorian AG2R Citroën Team +2:45

SAILKAPEN NAGUSIA, 7. ETAPAREN OSTEAN:

1 - VAN DER POEL Mathieu Alpecin-Fenix 25:39:17

2 - VAN AERT Wout Team Jumbo-Visma +0:30

3 - ASGREEN Kasper Deceuninck - Quick Step +1:49

4 - MOHORIC Matej Bahrain - Victorious +3:01

5 - POGACAR Tadej UAE-Team Emirates +3:43

6 - NIBALI Vincenzo Trek - Segafredo +4:12

7 - ALAPHILIPPE Julian Deceuninck - Quick Step +4:23

8 - LUTSENKO Alexey Astana - Premier Tech +4:56

9 - LATOUR Pierre Team TotalEnergies +5:03

10 - URÁN Rigoberto EF Education - Nippo +5:04

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;