Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Frantziako Tourra (15. etapa)

Sepp Kuss gailendu da Andorran amaitutako etapan, eta Ion Izagirrek laugarren egin du

L. E. A. | EITB MEDIA

Sailkapen nagusian Pogacarrek lider jarraitzen du, eta Rigoberto Uran da orain bigarren, Guillaume Martinek denbora galdu ostean.

8:11
Sepp Kuss

Sepp Kuss estatubatuarrak irabazi du Frantziako Tourreko 15. etapa, Pirinioetako lehenengoa, Alejandro Valverde espainiarraren aurretik.

Frantziako Tourreko bere bigarren parte-hartzean, Coloradoko txirrindulariak bigarren garaipena lortu du hiru asteko lasterketetan, 2019an Espainiako Vueltan lortutakoaren ostean.

Eguna itsasoaren maila beran hasi dute, Pirinioetako aldapa gogorrenetarako prest. Estatubatuarrak eguneko ihesalditik alde egin du, helmugarako 19,5 kilometroren faltan.

41 urteko Alejandro Valverde bakarrik izan da gai Kussen erritmoari eusteko, baina azken kilometroetan atzean geratu da eta bigarren postuarekin konformatu behar izan du. Kuss bera bakarrik igaro da Col de Beixaleseko gainetik eta Andorrara iritsi arte dena aldapan behera egin du.

Valverde 25 segundora sartu da, eta Ion Izagirre laugarren, minutu eta 15 segundora.

Pello Bilbaok hamargarren jarraitzen du sailkapen nagusian. Pogacar da lider, eta bigarren postuan Rigoberto Uran kolonbiarra dago orain, Guillaume Martinek denbora galdu ostean.

15. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - KUSS Sepp Team Jumbo-Visma 5:12:06

2 - VALVERDE Alejandro Movistar Team +0:23

3 - POELS Wout Bahrain - Victorious +1:15

4 - IZAGIRRE Ion Astana - Premier Tech +1:15

5 - GUERREIRO Ruben EF Education - Nippo +1:15

6 - QUINTANA Nairo Team Arkéa Samsic +1:15

7 - GAUDU David Groupama - FDJ +1:15

8 - MARTIN Dan Israel Start-Up Nation +1:22

9 - BONNAMOUR Franck B&B Hotels p/b KTM +1:22

10 - PARET-PEINTRE Aurélien AG2R Citroën Team +1:22

SAILKAPEN NAGUSIA, 15. ETAPAREN OSTEAN

1 - POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 62:07:18

2 - URÁN Rigoberto EF Education - Nippo +5:18

3 - VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma +5:32

4 - CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +5:33

5 - O'CONNOR Ben AG2R Citroën Team +5:58

6 - KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe +6:16

7 - LUTSENKO Alexey Astana - Premier Tech +7:01

8 - MAS Enric Movistar Team +7:11

9 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +7:58

10 - BILBAO Pello Bahrain - Victorious +10:59