Publizitatea
Itxi

2021/07/09

17:32

Frantziako Tourra 2021

Frantziako Tourra (13. etapa)

Mark Cavendishek Eddy Merckxen marka berdindu du, Carcasonan irabazita

L. E. A. | EITB MEDIA

Britainiarrak bere 34. garaipena lortu du esprintean amaitu den etapan. Alex Aranburu seigarren izan da. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du.

1:06
Mark Cavendish
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mark Cavendishek historia egin du Frantziako Tourrean Carcasonako etapa irabazi eta Eddy Merckx handiaren garaipen marka berdinduta. Bere 34. garaipena lortu du britainiarrak.

Deceunnik taldeko txirrindularia azkarrena izan da 13. etapako azken esprintean, eta aurtengo edizioko laugarren garaipena eraman du. Michael Morkov taldekidearen eta Jasper Philipsen belgikarraren aurretik. Alex Aranburu seigarren sartu da.

Sailkapen nagusian, Tadej Pogacar esloveniarrak lider jarraitzen du eta Pello Bilbao hamargarren da.

13. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - CAVENDISH Mark Deceuninck - Quick Step 5:04:29

2 - MØRKØV Michael Deceuninck - Quick Step 0:00

3 - PHILIPSEN Jasper Alpecin-Fenix 0:00

4 - GARCÍA CORTINA Iván Movistar Team 0:00

5 - VAN POPPEL Danny Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 0:00

6 - ARANBURU Alex Astana - Premier Tech 0:00

7 - LAPORTE Christophe Cofidis, Solutions Crédits 0:00

8 - GREIPEL André Israel Start-Up Nation 0:00

9 - CORT Magnus EF Education - Nippo 0:00

10 - STUYVEN Jasper Trek - Segafredo 0:00

SAILKAPEN NAGUSIA, 13. ETAPAREN OSTEAN

1 - POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 52:27:12

2 - URÁN Rigoberto EF Education - Nippo +5:18

3 - VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma +5:32

4 - CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +5:33

5 - O'CONNOR Ben AG2R Citroën Team +5:58

6 - KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe +6:16

7 - LUTSENKO Alexey Astana - Premier Tech +6:30

8 - MAS Enric Movistar Team +7:11

9 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +9:29

10 - BILBAO Pello Bahrain - Victorious +10:28

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;