Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Gasteizen

Urtarrilaren 26an aurkeztuko dira Euskal Herriak hartuko dituen 2023ko Frantziako Tourreko etapak

EITB Media

Christian Prudhomme Tourreko zuzendaria Gasteizen egongo da, bertan egingo den ekitaldian euskal errepideetatik pasako diren etapei buruzko xehetasunak emateko.

  • Tropela

    Tropela, helmugaratzen, 2021eko Tourreko etapa baten. Argazkia: EFE

Urtarrilaren 26an, asteazkenean, Gasteizen aurkeztuko dira Euskal Herriak 2023ko Frantziako Tourrean hartuko dituen etapak. Lasterketaren 110. edizioa Bilbon hasiko da uztailaren 1ean.

2023ko Tourreko lehen etapa Bilbon hasi eta amaituko da. Bigarren etapa osorik egingo da euskal errepideetatik, eta hirugarren etapa ere Euskaditik abiatuko da.

Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendaria Gasteizen egongo da urtarrilaren 26an, eta euskal errepideetatik pasako diren etapei buruzko xehetasunak eskainiko ditu.