Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UZTAILAK 5, ASTEARTEA

2022ko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Dunkerque – Calais (171,5 km)

EITB MEDIA

Igoera eta jaitsiera ugariko ibilbidea izango da, eta garaipena esprintean erabaki daitekeen arren, esprinter batzuek zailtasunak izan ditzakete igoeraren batean. Era berean, ezin da baztertu ihesaldi bat garaipena lortzeko benetako aukerekin iristea.

  • 2022ko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

    2022ko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Lehen atseden egunaren ostean, uztailaren 5ean, Frantziako Tourreko laugarren etapa jokatuko da. Dunkerque eta Calais lotuko dituen 171,5 kilometroko ibilbidean txirrindulariek laugarren mailako sei mendate topatuko dituzte.

Dunkerquetik abiatu eta 30 kilometrora egongo da Cassel mendatea (1,7 kilometroko igoera, batezbesteko % 4,2ko maldakekin). 60. kilometroan kokatuta egongo den Remilly-Wirquin mendateko igoera 1,1 kilometrokoa da, eta bere malden batezbestekoa % 6,8koa. Ibilbideko 92. kilometroan topatuko dute txirrindulariek Nielles-les-Blequin mendatea (1,1 kilometro eta batezbesteko % 7,7ko maldekin). Ia jarraian, 100. kilometroan, Harletteseko malden % 6ko batezbestekoari egin beharko diote aurre,  1,3 kilometroan zehar.

Ventus izango da etapako bosgarren mendatea, helmugatik 48 kilometrora aurkituko dutena (1,1 kilometroko igoera, batezbesteko % 6ko maldekin).

Eguneko azken igoera helmugatik 11 kilometrora kokatuta dagoen Cap Blanc-Nez izango da. Azken mendate horrek igoera laburra du, 900 metrokoa, baina bere malden batezbestekoa % 7,5ekoa da.

Horrenbestez, igoera eta jaitsiera ugariko ibilbidea izango da, eta garaipena esprintean erabaki daitekeen arren, esprinter batzuek zailtasunak izan ditzakete igoeraren batean. Era berean, ezin da baztertu ihesaldi bat garaipena lortzeko benetako aukerekin iristea. Gainera, baliteke haizea egotea etaparen azken zatian.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en 14:45etik aurrera egongo da etapa ikusteko aukera. Ondoren, ETB1ek 15:00etan egingo du bat seinalearekin etapa amaitu arte.

Ikusi 3. etaparen profila | Ikusi 5. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2022ko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 4. etapa (uztailak 5)

Ibilbidea: Dunkerque – Calais

Distantzia: 171,5 km

Hasiera-ordua: 13:15

Amaiera-ordua: 17:14 (46 km/h) | 17:24 (44 km/h) | 17:35 (42 km/h).

Mendiko saria: Cassel (4. mailakoa), 30,7. kilometroan; Remilly-Wirquin (4. mailakoa), 71,8. kilometroan; Nielles-lès-Bléquin (4. mailakoa), 97,2. kilometroan; Harlettes (4. mailakoa), 102,7. kilometroan; Ventus (4. mailakoa), 123,6. kilometroan; eta Cap Blanc-Nez (4. mailakoa), 160,7. kilometroan.