Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UZTAILAK 6, ASTEAZKENA

2022ko Frantziako Tourreko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Lille – Arenberg Porte du Hainaut (153,7 km)

EITB MEDIA

Lasterketa galtzada-harriz beteta egongo da, beraz, oso garrantzitsuak izango dira kontzentrazioa eta prestaketa etapari aurre egiteko.

  • 2022ko Frantziako Tourreko 5. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

    2022ko Frantziako Tourreko 5. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2022ko Frantziako Tourraren bosgarren etapa asteko erronka handienetako bat izango da txirrindularientzat, orain arte pilatutako nekeari ibilbidearen ezaugarriak gehituko baitzaizkio.

Lasterkariak Lille Metropoletik irtengo dira Arenberg Porte du Hainautera bidean, eta, guztira 153,7 km egingo dituzte. Lasterketa galtzada-harriz beteta egongo da (guztira 11 tarte), beraz, oso garrantzitsuak izango dira kontzentrazioa eta prestaketa etapari aurre egiteko. Aipatu galtzada-harrizko azken tarteak (d'Hasnon a Wallers) 1.600 metroko luzera dauka, eta helmugatik 8 kilometrora egongo da kokatuta.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en 15:00etatik aurrera.

Ikusi 4. etaparen profila | Ikusi 6. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 5. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2022ko Frantziako Tourreko 5. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

GALTZADA-HARRIZKO TARTEAK:

Tourreko 5. etapako galtzada-harrizko tarteak. Argazkia: Frantziako Tourra

Tourreko 5. etapako galtzada-harrizko tarteak. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 5. etapa (uztailak 6)

Ibilbidea: Lille Métropole – Arenberg Porte du Hainaut

Distantzia: 153,7 km

Hasiera-ordua: 13:35

Amaiera-ordua: 17:16 (47 km/h) | 17:25 (45 km/h) | 17:34 (43 km/h).

Mendiko saria: Ez dago.