Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Tourra utzi du

Samuel Sanchez: 'Osasuna da une honetan nire lehentasuna'

Erredakzioa

Tourrari "modu honetan" agur esateak min ematen duela aitortu du Euskaltel-Euskadi txirrindulariak. Samu etxean da dagoeneko eta baikor agertu da Loiuko aireportuan egindako adierazpenetan.

01:59
Samu etxean da dagoeneko

Samuel Sanchezek erorikoa izan zuen igandean eta Frantziako Tourra utzi behar izan du. Euskatel-Euskadiko asturiarrak ezkerreko lepauztaian kolpea dauka eta baita eskuineko eskuan haustura ere. Tourrari "modu honetan" agur esateak min egiten diola aitortu du.

"Aspaldian ez nuela negarrik egiten, egoera gogorra izan da. Balaztada bat egon da eta nik ere galgatu dut, baina atzetik norbaitek jo nau eta erori egin naiz. Berehala altxatzen saiatu naiz, baina zorabiatuta nengoen eta berriro jesarri naiz", adierazi du.

Baina lehentasuna bere osasun-egoera dela azpimarratu nahi izan du Samuelek. "Orain lesioaren garrantzia ezagutu nahi dut eta behin hori ezagututa hasiko gara egutegietan eta txapelketetan pentsatzen".

"Tourrean nire lekua topatzen ari nintzen. Igandeko etapa nire gustukoa zen, baina bizitza horrelakoa da. Ez dut atzera begiratu nahi, aurrera baizik, gertatutakoa onartu eta ikasi", esan du Euskaltel-Euskadiko liderrak.

Azkenik, bere taldeari barkamena eskatu nahi izan dio Samuel Sanchezek. "Taldeagatik pena handia hartu dut. Taldekideak dena ematen ari ziren eta lur jota egongo dira. Baina profesional handiak dira eta ziur Tour ona egingo dutela", gaineratu du.

Samu etxean da dagoeneko

Samuel Sanchez goizeko lehen orduan iritsi da Loiuko aireportura. Euskaltel-Euskadiko txirrindularia triste, baina aldi berean baikor agertu da eta "aurrera begira beharra" dagoela azpimarratu du. Samuel Sanchez Bilboko (Zorrozaurre) IMQ klinikara joan da eta bertan beharrezkoak diren azterketa medikoak egingo dizkiote. Miguel Madariaga taldeko managerra izan du uneoro alboan.