Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Uztailak 11, asteartea

Frantziako Tourraren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Vulcania-Issoire (167,2 km)

EITB MEDIA

Igoera eta jaitsiera luzez betetako ibilbidea izango da, itzuli gogorra txirrindularientzat, eta kosta egingo zaie ihesaldiko taldean sartzea.

  • 2023ko Tourreko 10. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

    2023ko Tourreko 10. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

2023ko Frantziako Tourreko 10. etapa, uztailaren 11n jokatuko dena, mendi ertaineko etapa batekin itzuliko da, astelehenean txirrindulariek merezitako atsedena izan ondoren. Vulcaniatik irten eta Issoirera joango da. 167,2 kilometroko ibilbidearekin, etapa 13:05ean hasi eta 17:19 inguruan amaituko da.

Atsedena baliagarria izango zaie, ibilbidean bost mendate izango baitituzte aurretik, hirugarren mailako lau eta bigarren mailako bat. Hasi eta berehala, 7. kilometroan, Morenoko mendatearekin topo egingo dute (3. maila, % 4,7an). Ondoren, Guerykoa (3. maila, % 5ean), Croix Saint-Robert mendatea (2. maila, % 6,3an) eta Saint Victor la Riviere mendatea (3. maila, % 5,9an) iritsiko dira. Ardesera jaitsi ondoren, Chapelle Marcousse mendateak (3. maila, % 5,6ra) eguneko irabazlea aukeratuko du.

Igoera eta jaitsiera luzez betetako ibilbidea izango da, itzuli gogorra txirrindularientzat, eta kosta egingo zaie ihesaldiko taldean sartzea.

Igoera eta jaitsiera luzez betetako ibilbidea izango da, hots, gorabeheraz beteriko etapa "gogaikarri" horietakoa, 3.100 metroko desnibel metatua duena, segadetarako aproposa, baita sailkapen nagusiko gizonen artean ere, non Pocagar eta Vingegaard besteen gainetik nabarmentzen ari diren egunak joan eta egunak etorri.

Hartara, etaparen garaipenaren lehiari dagokionez, pentsatzekoa da ihesaldi batek arrakasta izan dezakeela egun honetan. Azkenik, tenperatura altuak izatea aurreikusita dago, eta horrek ere zeresan izan dezake jardunaldian zehar.

EITBk zuzenean emango du etapa, eitb.eus-en eta ETB1en bidez. 14:35ean izango da lasterketa ikusgai eitb.eus-en, eta 15:00etan ETB1en, hain zuzen ere.

9. etaparen profila | 11. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 10. etaparen profila

2023ko Frantziako Tourreko 10. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 10. etapa (uztailak 11, asteartea)

Ibilbidea: Vulcania - Issoire

Distantzia: 167 km

Irteera ordua: 13:05

Iritsiera ordua: 17:19 (42 km/h) | 17:31 (40 km/h) | 17:44 (38 km/h).

Mendiko saria: Col de la Moréno (3. maila), 7. kilometroan; Col de Guéry (3. maila), 27,3. kilometroan; Col de la Croix Saint-Robert (2. maila), 66,6. kilometroan; Côte de Saint-Victor-la-Rivière (3. maila), 84,3. kilometroan; Côte de la Chapelle-Marcousse (3. maila), 138,6. kilometroan.