Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

34 garaipen

Cavendishek Merckxekin partekatzen duen Tourreko etapa garaipenen marka hobetu nahi du

EITB Media

Mark Cavendishek eta Eddy Merckxek 34na etapa garaipen dituzte Frantziako Tourrean. Hala ere, Cavendish britainiarrak parte hartuko du 2023ko Tourrean, eta etapa bat lortuz gero, hautsi egingo luke Merckx belgikarrarekin duen berdinketa.

  • Mark Cavendish

    Mark Cavendish, 2023ko Giroko 21. etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Mark Cavendish (Astana) prest dago 2023ko Frantziako Tourrean lehiatzeko. Uztailaren 1ean hasiko da Tourra Bilbon, eta hantxe egongo da txirrindulari britainiarra, historia egiteko asmoz.

Cavendishek 34 etapa garaipen poltsikoratu ditu Frantziako Tourrean, baina baita Eddy Merckxek ere. Britainia Handikoak, ordea, aurten du aukera txirrindulari belgikar handia gainditzeko, eta helburu horrexekin ekingo dio lasterketari.

2023ko Italiako Giroko azken etapa irabazteak indarberritu egin du Mark Cavendish, eta 38 urte dituen arren, argi utzi du etapa garaipenak lortzen jarrai dezakeela. Ondorioz, Tourrean  marka historikoa ezartzeko gai dela uste du.

Astana taldea saiatuko da Man Uharteko txirrindulariari laguntzen, hark bere 35. etapa garaipena lor dezan. Kazakhstango taldeko taldeburua Alexey Lutsenko izango da, eta Cavensihez gain beste ziklista hauexek ere izango ditu lagun: Luis Leon Sanchez, David de la Cruz, Cees Bol, Yevgeniy Fedorov, Gianni Moscon eta Harold Tejada.