Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

19. etapa

Bradley Wigginsek Tourra erakustaldiarekin borobildu du

Erredakzioa

Sky taldeko liderrak erlojupekoa aise irabazi du, eta Parisera elastiko horiarekin helduko da. Wigginsek Chris Froome taldekidea eta Luis Leon Sanchez gainditu ditu, 19. etapan.

05:02
Wigginsek Chartreseko erlojupekoa irabazi du

Bradley Wiggins britainiarrak (Sky) Frantziako Tourreko azkeneko erlojupekoa (Bonneval-Chartres, 53,5 kilometro) aise irabazi du, eta Parisera elastiko horiarekin helduko da.

Frantziako Tourreko txirrindulari indartsuena izan dela argi utzi du Bradley Wigginsek, Chris Froome taldekideari erlojupekoan minutu bat eta hamasei segundo atera baitizkio. Wigginsen eta Froomen atzetik, hirugarren postua Rabobank taldeko Luis Leon Sanchez espainiarrak lortu du, minutu bat eta 50 segundora.

Pariseko bidean, itzuliko azkenenko etapan gauzak normal joan ezkero, Wigginsek 2012ko Frantziako Tourra irabaziko du. Bigarrena Chris Froome britainiarra izango da, eta hirugarren postua Vincezo Nibali (Liquigas) italiarrak eskuratuko du. Podiumetik at, laugarren postuan, Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) belgikarra geldituko da.

Haimar Zubeldia usurbildarrak sailkapen nagusian Cadel Evans gainditu du, eta Radioshack taldeko txirrindulari onenak Tourra seigarren postuan bukatuko du.

Bihar, Frantziako itzuliko etaparik laburrenaizango dute txirrindulariek. Ohikoa denez, tropelak txapeldunari errepidean omenaldiaegingo dio.


19. etapa:

1. WIGGINS Bradley 1:04:13
2. FROOME Christopher + 01:16
3. SANCHEZ Luis-Leon + 01:50
4. VELITS Peter + 02:02
5. PORTE Richie + 02:25
6. GRETSCH Patrick + 02:28
7. VAN GARDEREN Tejay + 02:34
8. KIRYIENKA Vasili + 02:46
9. TAARAMAE Rein + 02:50
10. ROY Jeremy + 03:05
11. ZABRISKIE David + 03:12
12. SPRICK Matthieu + 03:20
13. PLAZA MOLINA Ruben + 03:24
14. OSS Daniel + 03:27
15. ROUX Anthony + 03:34

Sailkapen nagusia:

1. WIGGINS Bradley SKY PROCYCLING 84h 26' 31''
2. FROOME Christopher SKY PROCYCLING + 03' 21''
3. NIBALI Vincenzo LIQUIGAS-CANNONDALE + 06' 19''
4. VAN DEN BROECK Jurgen LOTTO-BELISOL TEAM + 10' 15''
5. VAN GARDEREN Tejay BMC RACING TEAM + 11' 04''
6. ZUBELDIA Haimar RADIOSHACK-NISSAN + 15' 43''
7. EVANS Cadel BMC RACING TEAM + 15' 51''
8. ROLLAND Pierre TEAM EUROPCAR + 16' 31''
9. BRAJKOVIC Janez ASTANA PRO TEAM + 16' 38''
10. PINOT Thibaut FDJ-BIGMAT + 17' 17''
11. KLÖDEN Andréas RADIOSHACK-NISSAN + 17' 54''
12. ROCHE Nicolas AG2R LA MONDIALE + 19' 33''
13. HORNER Christopher RADIOSHACK-NISSAN + 19' 55''
14. SORENSEN Chris Anker TEAM SAXO BANK-TINKOFF BANK + 25' 27''
15. MENCHOV Denis KATUSHA TEAM + 27' 22''