Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Aurkezpena

2013, Frantziako Tourraren mendeurrena

Erredakzioa

Ibilbide erakargarria izango du ekainaren 29an hasiko den 2013. urteko Tourrak. Bost etapa maldan gora bukatuko dira, eta erlojuaren kontrako hiru jardunaldi jokatuko dira.

02:54
2013ko Tourra, bost etapa maldan gora eta erlojuaren kontrako hiru

Gaur aurkeztu dute Parisen 2013ko Frantziako Tourra. Proba ekainaren 29tik uztailaren 21era korrituko da, eta estreinakoz Korsikan hasiko da. Korsikan 3 etapa izango ditu Tourrak, eta ondoren Nizara abiatuko da tropela. Bertan 24,5 kilometroko taldekako erlojupekoa jokatuko da. 2013.ean, Tourraren mendeurrena izango da.

Ibilbide erakargarria du 2013ko edizioak. Bost etapa maldan gora bukatuko dira: Ax 3 Domaines (8. etapa), Ventoux (15.ena), Alpe d'Huez (18.ena), Le Grand Bornand (19.ena) eta Le Semnoz (20.ena). Gainera erlojuaren kontrako hiru jardunaldi jokatuko dira: taldekako bat (4. etapan) eta banakako beste bi (11. eta 17.).

Hirugarren eta azken asteak erabakiko du Tourra. 17. etapan Chorges kronoigoera izango da, 18.ean Alpe d’Huez handia, 19.ean Le Grand Bornand, eta 20. etapan, Parisera heldu aurretik, Le Somnez.

2013. urteko Tourraren ibilbidea:

1- Ekainaren 29an Porto-Vecchio - Bastia 212
2- Ekainaren 30an Bastia - Ajaccio 154
3- Uztailaren 1ean Ajaccio - Calvi 145
4- Uztailaren 2an Niza - Niza (CRE) 25
5- Uztailaren 3an Cagnes-sur-Mer - Marsella 219
6- Uztailaren 4an Aix-en-Provence - Montpellier 176
7- Uztailaren 5ean Montpellier - Albi 205
8- Uztailaren 6an Castres - Aix 3 Domaines 194
9- Uztailaren 7an Saint-Girons - Bagnères-de-Bigorre 165

Atsedena Uztailaren 8an Saint-Nazaire

10- Uztailaren 9an Saint-Gildas-des-Bois - Saint-Malo 193
11- Uztailaren 10ean Avranches - Mont-Saint-Michel (CRI) 33
12- Uztailaren 11n Fougeres - Tours 218
13- Uztailaren 12an Tours - Saint-Amand-Montrond 173
14- Uztailaren 13an Saint-Pourçain-sur-Sioule - Lyon 191
15- Uztailaren 14an Givors - Mont Ventoux 242

Atsedena Uztailaren 15ean Vaucluse

16- Uztailaren 16an Vaison-la-Romaine - Gap 168
17- Uztailaren 17an Embrun - Chorges (CRI) 32
18- Uztailaren 18an Gap - Alpe d'Huez 168
19- Uztailaren 19a Bourg-d'Oisans - Le Grand-Bornand 204
20- Uztailaren 20an Annecy - Annecy-Semnoz 125
21- Uztailaren 21ean Versalles - Paris 118