Espainiako Vuelta
Lehen postuan daude
Euskaltel, taldekako sailkapenaren bila
Isusko AB
Euskaltel-Euskadik erronka handia du Espainiako Itzuliko azken txanparako. Astana eta Movistar taldeak dira mehatxuak, baina, aukera handiak dituzte taldekako sailkapenean onenak izateko Madrilen.
-
Euskaltel-Euskadi, taldekako sailkapenean liderra. Argazkia: EFE
Geroz eta gutxiago falta da elastiko laranjak bizikleta gainean ez ikusteko. Halere, egun, burubelarri ari dira lanean eta Espainiko Itzulian erronka berria eta polita dute eskuartean, taldekako sailkapena irabaztea.
Aurkari zuzenak Astana eta Movistar dira, biak ala biak oso talde indartsuak; Vincenzo Nibaliren taldea 1:07-ra doa sailkapenean eta Alejandro Valverderena 1:26-ra.
Samuel Sanchez Euskalteleko taldeburuak argi du, 'erregulartsuna lortzen badut, aukera handiak ditugu helburua lortzeko. Oso polita izango litzateke Madrileko podiumera igotzea'.
TALDEKAKO SAILKAPENA
1. Euskaltel - Euskadi 191:46' 16''
2. Astana Pro Team 1:07-ra
3. Movistar Team 1:26-ra
4. Team Saxo - Tinkoff 7:05-ra
5. Katusha 20:38-ra
6. Caja Rural - Seguros RGA 25:55-ra
7. Radioshack Leopard 31:03-ra
8. Team Netapp - Endura 46:01-ra
9. FDJ.fr 47:15-ra
10. SKY Procycling 1:10:47-ra
11. BMC Racing Team 1:19:12-ra
12. AG2R La Mondiale 1:32:38-ra
13. Cofidis, Solutions Credits 1:36:04-ra
14. Lampre-Merida 2:26:03-ra
15. Cannondale Pro Cycling 2:39:21-ra
16. Vacansoleil - DCM Pro Cycling Team 2:40:59-ra
17. Team Argos-Shimano 2:59:04-ra
18. Belkin-Pro Cycling Team 3:15:08-ra
19. Lotto Belisol 3:19:36-ra
20. Omega Pharma - Quick-Step 3:23:26-ra
21. Orica Greenedge 5:19:47-ra
22. Garmin Sharp 5:46:03-ra