Itxi

Espainiako Vuelta 2023

17. etapa

Mollemak ezustekoa eman eta garaipena lortu du

Erredakzioa

Belkin taldeko txirrindulariak erasoa jo du helmugarako 800 metro falta zirenean, eta tropela ez da holandarra harrapatzeko gai izan. Boasson Hagen izan da bigarren, eta Richeze hirugarren.

  • Bauke Mollema. Argazkia: EFE

    Bauke Mollema Vueltako 17. etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Bauke Mollemak (Belkin) irabazi du Espainiako Itzuliko hamazazpigarren etapa. Calahorran hasi eta Burgosen bukatu da 189 kilometroko ibilbidea izan duen etapa hau, eta Mollemak helmugara iristeko 800 metro falta zirenean erasoa jota, tropela ezustean harrapatu du. Vincenzo Nibalik (Astana) arazorik gabe eutsi dio lidergoari.

Belikin taldeko txirrindulariak esprinta eragotzi du azken metroetan erasoa jota. Tropelean zalantzak izan dituzte holandarraren erasoari erantzuteko, eta azkenean ez dira Mollema harrapatzeko gai izan. Edvald Boasson Hagen (Sky) izan da bigarren, eta Maximiliano Richeze (Lampre-Merida) hirugarren.

Etapako beste datu aipagarria Thibaut Pinotek (FDJ) eta Domenico Pozzovivok (Ag2r) faboritoekiko denbora galdu dutela izan da. Moztuta geratu dira, eta 1'30" galdu dute tropelarekiko. Sailkapen nagusiko lehen bost postuetan ez dago aldaketarik. Nibalik 28 segundoko abantaila du Chris Hornerrekiko (RadioShack), eta 1'14" ateratzen dio Alejandro Valverderi (Movistar).

17. etapako sailkapena:

.1. Bauke Mollena (BEL/Belkin)                   4.44:28

.2. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky)                  d.b.

.3. Maximiliano Ariel Richeze (ARG/Lampre)          d.b.

.4. Tyler Farrar (EEUU/Garmin)                      d.b.

.5. Fabian Cancellara (SUI/Radioshack)              d.b.

.6. Grega Bole (SLO/Vacansoleil)                    d.b.

.7. Luca Paolini (ITA/Kathusa)                      d.b.

.8. Paul Voss (ALE/Netapp-Endura)                   d.b.

.9. José Herrada (ESP/Movistar)                     d.b.

10. Nicolas Roche (IRL/Saxo-Tinkoff)                d.b.

Clasificación General:

.1. Vincenzo Nibali (ITA/Astana)                 68h.50:29

.2. Christopher Horner (USA/RadioShack)        +        28

.3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar)          +     01:14

.4. Joaquim Rodríguez (ESP/Katusha)            +     02:29

.5. Nicolas Roche (IRL/Saxo-Tinkoff)           +     03:43

.6. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R)              +     05:09

.7. Thibaut Pinot (FRA/FDJ)                    +     06:08

.8. Leopold Konig (CZE/NetApp-Endura)          +     06:17

.9. Samuel Sánchez (ESP/Euskaltel-Euskadi)     +     07:33

10. Tanel Kangert (EST/Astana)                 +     10:52