Itxi

Espainiako Vuelta 2023

21. etapa

Matthewsentzat azken etapa eta Horner izendatu da txapeldun

Orica GreenEdge taldeko txirrindularia nagusitu da azken etapako esprintean, eta Chris Honerrek irabazi du 2013ko Vuelta.

  • Chris Horner podiumean, Nibali eta Valverde ondoan dituela. Argazkia: EFE

    Chris Horner podiumean, Nibali eta Valverde ondoan dituela. Argazkia: EFE

Chris Horner (RadioShack) izendatu da 2013ko Vueltako txapeldun. Estatubatuarrak arazorik gabe gaindutu du Leganes eta Madril arteko azken etapa, eta garaipenak ez dio ihes egin. Azken etapa Michael Matthewsek (Orica GreenEdge) irabazi du.

Itzuli handietan ohikoa den legez, Vueltako azken etapa ere esprintean erabaki da. Ihesaldi saiakerak izan dira, baina tropelak beti kontrolpean izan ditu. Tropela bat eginda iritsi da azken metroetara, eta Matthews izan da onena esprintean. Tyler Farrar (Garmin Sharp) izan da bigarren, eta Nikias Arndt (Argos Shimano) hirugarren.

Hornerrek ez du arazorik izan azken etapa honetan, eta troplaren erdialdean iritsi da. Vincenzo Nibali (Astana) izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Alejandro Valverdek (Movistar) osatu du podiuma Vuelta hirugarren postuan bukatuta.

Chris Hornerrek sailkapen konbinatua ere irabazi du, eta liderraren elastiko gorriaz gain, elastiko zuria ere eraman du. Alejandro Valverdek irabazi du puntuen sailkapena, eta murtziarra da elastiko berdearen jabea. Mendiko sailkapeneko liderraren elastikoa Nicolas Edetek (Cifidis) eskuratu du, eta taldeko sailkapenean Euskaltel Euskadi izan da txapeldun.

Azken etapako sailkapena:

1. Michael Matthews (Orica GreenEdge) 2h 44' 00''
2. Tyler Farrar (Garmin Sharp) + 0''
3. Nikias Arndt  (Team Argos-Shimano) + 0''
4. Gianni Meersman (Omega-Pharma Quick Step) + 0''
5. Richeze, Maximiliano Ariel Richeze (Lampre-Merida) + 0''
6. Grega Bole (Vacansoleil) + 0''
7. Adrien Petit (Cofidis) + 0''
8. Reinardt Janse Van Rensburg (Team Argos-Shimano) + 0''
9. Francesco Lasca (Caja Rural) + 0''
10. Robert Wagner (Belkin) + 0''

Vueltako sailkapen nagusia:

.1. Christopher Horner (USA-RadiShack) 81.52:01

.2. Vicenzo Nibali (ITA-Astana) + 37

.3. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 01:36

.4. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) + 03:22

.5. Nicolas Roche (IRL-Saxo Tinkoff + 07:11

.6. Domenico Pozzovivo (ITA-AG2R) + 08:00

.7. Thibaut Pinot (FRA-FDJ.fr) + 08:41

.8. Samuel Sanchez (ESP-Euskaltel Euskadi) + 09:51

.9. Leopold Konig (CZE-NetApp Endura) + 10:11

10. Daniel Moreno Fernández (ESP-Katusha) + 13:11