Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Larunbat honetan hasiko da

Vuelta irabaztea da Froomen helburua

Erredakzioa

Britainiarra erabat osatuta dago, eta Vueltan dena emango duela azpimarratu du.

  • Chris Froomen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Chris Froomen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Larunbat honetan hasiko da Espainiako Itzulia eta Chris Froome britainiarra da proba irabazteko hautagai nagusia. Frantziako Tourrean erorikoa izan zuen bosgarren etapan eta lasterketa utzi behar izan zuen. Orain Vuelta du helburu nagusi.

Rowe, Kennaugh, Deignan, Cataldo, Mikel Nieve, Knees, Kiryienka eta Siutsou txirrindulariek osatzen dute Skyren taldea. "Hauxe da erronkari aurre egiteko behar dudan taldea", esan du Froomek.

"Betidanik gozatu izan dut Vueltaz, proba zaila da, baina aukera ona da talde osoarentzako. Badakit maila oso altua izango dela, baina gure taldea indartsua da eta lehiatu ahal izango dugu”, gaineratu du. Froomek berak eta taldeak xedea lortzeko dena emango dutela azpimarratu du.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea