Itxi

Espainiako Vuelta 2023

4. etapa

Degenkolbek irabazi du Kordobako esprinta

Erredakzioa

Reynes izan da bigarren eta Matthews hirugarren. Txirrindulari australiarrak lidergoari eutsi dio.

John Degenkolb (Giant Shimano) nagusitu da Espainiako Itzuliaren laugarren etapan (164,7 kilometro Mairena del Alcor eta Kordoba artean). Michael Matthews (Orica) australiarrak lidergoan jarraitzen du.

Degenkolb alemaniarrak Vicente Reynes espainiarra eta probako liderra gainditu ditu azken metroetan. Alejandro Valverdek jarri dio, azken kilometroetan, emozioa jardunaldiari. Tropela atzean utzi du Movistar taldekoak, helmugarako 25 kilometroren faltan, baina ezin izan du erasoa borobildu.

Lau gizon izan dira jardunaldiko ihesaldiaren protagonista nagusiak: Javier Aramendia nafarra (Caja Rural), Joeaar estoniarra eta Turgot eta Engoulvent frantziarrak. Bost minutuko errenta izatera iritsi dira, baina 110. kilometroan harrapatu dituzte, San Jeronimo gainan. Malda horretan jo du erasora Caja Ruraleko Amets Txurrukak, Engoulventekin batera.

Sailkapen nagusian, zortzi segundoko aldea dauka Matthewsek Nairo Quintanarekin eta 15ekoa Alejandro Valverderekin. Haimar Zubeldia zortzigarren postuan dago, 24 segundora. Asteazkenean bosgarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 180 kilometro izango ditu, Priego de Cordoba eta Ronda artean.

4. etapako sailapena:

1. John Degenkolb (GER-Team Giant-Shimano) 4h 02:55

2. Vicente Reynes Mimo (ESP-IAM Cycling) d.b.

3. Michael Matthews (AUS-Orica Greenedge) d.b.

4. Damiano Caruso (ITA-Cannondale) d.b.

5. Daniel Martin (IRL-Garmin Sharp) d.b.

6. Alexandr Kolobnev (RUS-Team Katusha) d.b.

7. Lloyd Mondory (FRA-AG2R La Mondiale) d.b.

8. Valerio Conti (ITA-Lampre-Merida) d.b.

9. Bob Jungels (LUX-Trek Factory Racing) d.b.

10. Fabio Aru (ITA-Astana Pro Team) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Michael Matthews (AUS-Orica Greenedge) 13h 30:44

2. Nairo Quintana (COL-Movistar) 08

3. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 15

4. Rigoberto Urán (COL-OPQ) 19

5. Damiano Caruso (ITA-Cannondale) 21

6. Esteban Chaves Rubio (COL-Orica GreenEdge) d.b.

7. George Bennett (AUS-Cannondale) 24

8. Haimar Zubeldia (EUS-Trek Factory Racing) d.b.

9. Alberto Contador (ESP-Tinkoff Saxo)  27

10. Wilco Kelderman (NED-Belkin-Pro Cycling Team) d.b.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea