Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Adierazpenak

Contador: 'Orain bai esan dezaket Vuelta irabazten saiatuko naizela'

Erredakzioa

Vuelta irabazteko faboritoak Chris Froome (Sky) eta Nairo Quintana (Movistar) direla azpimarratu du, baina ez ditu Joaquim "Purito" Rodriguez eta Alejandro Valverde baztertu.

  • Alberto Contador. Argazkia: EFE

    Alberto Contador. Argazkia: EFE

Astearte honetan etapa erabakigarria jokatuko da Espainiako Itzulian (36,7 kilometroko erlojupekoa Veruelako monasterioa eta Borja artean). Gaur atseden eguna da, eta Alberto Contadorrek hedabideen aurrean hitz egin du.

"Orain bai esan dezakedala Vuelta irabazten saiatuko naizela. Beste gauza bat da nire hanken erantzuna. Borjako erlojupekoa nire egoera fisikoa ezagutzeko azterketa ona izango da, baina ez ondorioak ateratzeko", adierazi du.

Vuelta irabazteko faboritoak Chris Froome (Sky) eta Nairo Quintana (Movistar) direla azpimarratu du, baina ez ditu Joaquim "Purito" Rodriguez eta Alejandro Valverde baztertu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alberto Contador