Itxi

Espainiako Vuelta 2023

19. etapa

Hansenek ustekabean harrapatu ditu tropela eta Degenkolben esprinta

Erredakzioa

Lotto-Belisoleko australiarrak irabazi du Espainiako Vueltaren 19. etapa, helmugatik gertu erasoa jota eta tropela erantzun ahalmenik gabe utzita.

Adam Hansenek (Lotto-Belisol) irabazi du Espainiako Vueltaren 19. etapa, Salvaterra do Miño eta Cangas do Morrazo artean (180,5 kilometro). Australiarrak azken kilometroetan jo du erasoa, tropelaren esprinta ezerezean uzteko. Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) liderraren maillot gorria mandentu du.

Hansenek bukaera bikaina eman dio helmugatik 4 kilometrora egindako erasoari. Momentu aproposa hautatu du, eta atzean ados jarri ez den tropelaren bultzadari eutsi dio. John Degenkolb (Giant-Shimano) izan da azkarrena taldean, 5 segundora.

Sailkapen nagusiko protagonistek postuak mantendu dituzte, Espainiako Vueltaren asteburu erabakigarriari begira, Ancareseko etapa menditsua eta Santiago de Compostelako erlojupekoa izango direla.

Eguneko ihesaldia Laurent Mangelek (FDJ), Wouter Poelsek (Omega Pharma-Quick Step) eta Pim Ligthartek (Lotto-Belisol) osatu dute, 25. kilometrotik. Alexei Lutsenko (Astana) ere bakarrik aurreratu da, Monte Faroko gainean (2. maila). Giant-Shimano, aldiz, lanean aritu da guztiak harrapatzeko, Degenkolben bosgarren garaipenaren saria izan ez duen arren.

19. ETAPAKO SAILKAPENAK