Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Ofiziala

Movistarrek Vueltarako bederatzikoa aurkeztu du

ERREDAKZIOA

Quintana eta Valverde protagonista, Andrey Amador, Rory Sutherland, Javi Moreno, Imanol Erviti, Fran Ventoso, Jose Joaquín Rojas eta Giovanni Visconti taldekideek osatuko dute taldea.

  • Movistar Team. Argazkia: EITB

Eusebio Unzuek Movistar taldeak larunbat honetan Puerto Banusen abiatuko den Espainiako 70. Itzulira eramango duen bederatzikoa aurkeztu du. Nairo Quintana eta Alejandro Valverde handiak protagonista nagusi dituelarik, Andrey Amador, Rory Sutherland, Javi Moreno, Imanol Erviti, Fran Ventoso, Jose Joaquín Rojas eta Giovanni Visconti taldekideek osatzen dute taldea.

Hortaz, Quintana eta Valverde izango dira taldeko buruak, Frantziako Tourrean bezala; Amadorrek eta Viscontik Giroa korritu zuten; eta Sutherland, Moreno, Ventoso eta Rojas aurrenekoz arituko dira aurten hiru itzuli handienetako batean.