Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Adierazpenak

Cavendish: 'Espainiako Vuelta burugabe bilakatu da'

Agentziak | Erredakzioa

Britainiarraren iritziz, lasterketan etapa gehiegi amaitzen dira mendatean: "Inork ez du joan nahi, Frantziako Tourrean erorikoa izan ezean", gehitu du.

  • Mark Cavendish, bere garaipenetako bat lortu ostean. Argazkia: EFE.

    Mark Cavendish, bere garaipenetako bat lortu ostean. Argazkia: EFE.

Mark Cavendish txirrindulari britainiarrak esan du Espainiako Vuelta "burugabe" bilakatu dela, ibilbidean azken urteetako etapa asko mendatean amaitu direlako. Britainia Handiko Vueltan parte hartzen ari dela nabarmendu duenez, "inork ez du nahi" Espainiako Vueltara joan, "Frantziako Tourrean erorikoa izan ezean".

ITV telebista-kateari egindako adierazpenetan, Cavendishek salatu du Vueltaren bilakaera, eta, halaber, esprinten balioa aldarrikatu du; izan ere, bera oso trebea da horrelako heldueretan.

"Ikusleentzako, gauza bat: sprinterrak ez dira txirrindulari txarrak. Aldapa gora azkar ez badoaz ez du esan nahi lasterketa txarra egiten ari direnik", defendatu du. "Inork ez du Vueltara joan nahi; bakarrik, Frantziako Tourrean jausi bazara", aseguratu du Etixx-Quick Step taldeko britainiarrak. Cavendish 2011tik ez da Vueltan lehiatu, eta guztira hiru etapa ditu irabazita lasterketa horretan.

Cavendishen iritziz, Britainia Handiko Vuelta (egun hauetan bertan ari da parte hartzen) "Munduko Txapelketa prestatzeko lasterketarik onena da". "Espero dut Mick Bennett lasterketako zuzendariak eta antolatzaileek bere horretan uztea, eta ez zoratzea, Vueltan bezala; bestela, jendea etortzeari utziko dio", gehitu du.