Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Apirilaren 4tik 10era

Puntako zortzikoarekin dator Itzulira Nairo Quintanaren Movistar

Agentziak | Erredakzioa

Ion Izagirre (hirugarren iazko edizioan), Winner Anacona, Dani Moreno, Rory Sutherland, Jesus Herrada, Gorka Izagirre eta Giovanni Visconti izango dira kolonbiarrarekin batera.

  • Nairo Quintana, Kataluniako Voltan. Argazkia: Efe.

    Nairo Quintana, Kataluniako Voltan. Argazkia: Efe.

Movistarrek punta-puntako taldea Dakar Euskal Herriko Itzulira, Nairo Quintana lider duela. Kolonbiarra sasoi betean da duela astebete Kataluniako Volta irabazi ostean.

Kolonbiarrarekin Ion Izagirre iazko hirugarren sailkatua izango du ondoan, eta berarekin batera Winner Anacona, Dani Moreno, Rory Sutherland, Jesus Herrada, Gorka Izagirre eta Giovanni Visconti.

Jose Luis Arrietak eta Jose Luis Jaimerenak zuzenduko dute taldea aurtengo edizio menditsuan; 30 mendate baino gehiago igo beharko dituzte. Asteartean (Garrastatxu) eta ostiralean (Arrate) helmugak mendateen gainean daude. Azken egunean, larunbatean, 16 kilometroko erlojupekoa jokatuko dute.

jokatuko dute.