Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta (7. etapa)

Nairo Quintanak irabazi du Volta; eta Tsatevichek, azken etapa

Agentziak | Erredakzioa

Alberto Contador bigarren geratu da sailkapen nagusian, zazpi segundora, eta Daniel Martin hirugarren, 17ra.

0:37

Nairo Quintana kolonbiarrak irabazi du Kataluniako Voltako 96. edizioa. Alberto Contador bigarren tokian geratu da. 136 kilometroko azken etapan, berriz, Alexei Tsatevich gailendu da.

Quintanak Contadorrekin zuen 7 segundoko aldeari eutsi dio. Podiumeko hirugarren tokiara Daniel Martin irlandarra igo da. Martinek kolonbiarrak baino 17 segundo gehiago behar izan ditu Volta egiteko.

Nairo Quintanak ondo erantzun die aurkariek egun osoan egindako erasoei. Txirrindulariek zortzi itzuli eman behar izan dizkiote Bartzelonan egindako zirkuitu bati. Etapa Montjuicen amaitu da.

Etapa Alexei Tsatevich errusiarrak irabazi du, esprintean Primoz Roglic esloveniarrari gailenduta.