Espainiako Vuelta
Espainiako Vuelta
Nibali: 'Erlojupeko on batekin 3 minutu aterako nizkioke liderrari'
Erredakzioa
Saio txar bat egiten badu gutxienez minutu bat aterako diola Purito Rodriguezi ere adierazi du.
Albisteak (20)
- Espainiako Vuelta: Mikel Nievek etapa garaipen bikaina lortu du
- VUELTA 2010eko SAILKAPENAK
- Vuelta: Barredok Covadongan irabazi du
- Espainiako Vuelta: Igor Antonen madarikazioa
- Espainiako Vuelta: Igor Antonek ukondoa hautsita dauka
- Espainiako Vuelta: Mark Cavendish, Burgosen ere garaile
- Espainiako Vuelta: Mark Cavendishek erraz irabazi du Lleidako esprinta
- Espainiako Vuelta: Etapa garaipena eta lidergoa Igor Antonentzat
- Espainiako Vuelta: Etapa Ervitirentzat eta Igor Antonek lidergoa galdu
- Andy Schleckek Vuelta utzi du taldeko zuzendariak egotzi egin duelako
- Espainiako Vuelta: David Lopezek bigarren garaipen euskalduna lortu du
- Espainiako Vuelta: Igor Antonek elastiko gorria jantzi du
- Espainiako Vuelta: Sky taldea ez da gaurkoan abiatu
- Espainiako Vuelta: Alessandro Petacchi nagusitu da esprintean
- Espainiako Vuelta: Thor Hushovdek irabazi du etapa
Liquigas taldeko Vincenzo Nibali italiarra bigarren sailkatua da Espainiako Vueltan eta liderra den Joaquim Rodriguezengandik 33 segundora dago. Nibaliren ustez "erlojupeko on batekin 3 minutu atera diezaizkioket liderrari". "Erlojupeko saio kaskarra edo txarra ateratzen bazait minutu bat aterako diot" gaineratu du italiarrak.
Ezequiel Mosquera Nibaliren atzetik da sailkapenean italiarrarengandik 20 segundora. Italiarrak uste du mesede egingo diola espainiarraren atzetik ateratzea eta uste du Frank Schleckek podiumean bukatu dezakeela Vuelta. Luxenburgekoa laugarrena da sailkapen nagusian.
Cotobellon galdutako denboraren inguan honakoa esan du Nibalik: "Egun txarra izan nuen, indarge eta nekatuta nengoen. Puritorekin 37 bakarrik galtzeaz poztu egiten naiz gehiago galdu bainezakeen".