Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Abuztiaren 19an hasiko da

Chris Froomek Vueltarako duen talde indartsuan izango da Mikel Nieve

Agentziak | Erredakzioa

Britainiarrak bere lehen Espainiako Itzulia irabazi nahi du, eta Leitzarra izango da bere taldekideetako bat.

  • Mikel Nieve. Argazkia: Efe.

    Mikel Nieve. Argazkia: Efe.

Chris Froomek talde indartsua izango du Espainiako Itzulia lehen aldiz irabazten saiatzeko. Britainiarrak Vuelta irabazi nahi du, hiru ediziotan bigarren amaitu ostean, eta Mikel Nieve izango du laguntzaile erronka horretan.

Lasterketa irabaziz gero, Frantziako Tourra eta Vuelta denboraldi berean irabazten duen hirugarren txirrindularia litzateke, Jacques Anquetilekin eta Bernard Hinaultekin batera. Horretarako Skyk talde indartsua aurkeztuko du Espainiako Itzulian: Wout Poels, Mikel Nieve, Diego Rosa, David López, Gianni Moscon, Salvatore Puccio, Ian Stannard eta Christian Knees.

Froome baikor da Frantziako Tourra hirugarren urtez jarraian irabazi ostean.

"Vuelta irabaztea falta zait. Hiru aldiz bigarren egin dut, baina aurtengo edizioari begira sentsazio onak dauzkat. Aurten Vueltarekin erronka berezia dugula ematen du. Aurten Tourra eta Vuelta irabazteko helburua edukitzeak motibazio handiagoa eman dit", esan du txirrindulari britainiarrak.