Itxi

Espainiako Vuelta 2023

12. etapa

Espainiako Vuelta: Saganek bere bigarren etapa eskuratu du

Erredakzioa

Liquigas taldeko esprinter gazteak bigarrenez irabazi du aurtengo Vueltan. Esprintean aise gailendu zaie Degenkolb eta Bennatiri.

01:10
Saganek bere bigarren garaipena lortu du aurtengo Espainiako Vueltan

Peter Sagan (Liquigas) txirrindulari eslovakiarrak irabazi du Ponteareas eta Pontevedra arteko 160 kilometroko ibilbidea izan duen Espainiako Vueltako hamabigarren etapa

Esprintean erabaki da garaipena eta Sagan azkarrena izan da. Esprinter eslovakiarrak bere bigarren etapa garaipena erdietsi du, seigarrena ere irabazi baitzuen.

Bradley Wiggins (Sky) britainiarrak jarraitzen du liderraren elastiko gorriarekin.

12. etapako sailkapena:

.1. Peter Sagan (SVK/Liquigas-Cannondale) 4.03:01
.2. John Degenkolb (GER/HTC-Highroad) + 1
.3. Daniele Bennati (ITA/Leopard Trek) d.b.
.4. Alessandro Petacchi (ITA/Lampre - ISD) d.b.
.5. Juan José Haedo (ARG/Saxo Bank Sungard) d.b.
.6. Tom Boonen (BEL/Quickstep) d.b.
.7. Greg Van Avermaet (BEL/BMC Racing Team) d.b.
.8. Paul Martens (GER/Rabobank) d.b.
.9. Nikolas Maes (BEL/Quickstep) d.b.
10. Lloyd Mondory (FRA/AG2R La Mondiale) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 46.53:47
.2. Christopher Froome (GBR/Sky) + 0:07
.3. Fredrik Kessiakoff (SUE/Astana) + 0:09
.4. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) + 0:10
.5. Jakob Fuglsang (DIN/Leopard + 0:19
.6. Bauke Mollema (HOL/Rabobank) + 0:36
.7. Maxime Monfort (BEL/Leopard) + 1:06
.8. Juan Jose Cobo (ESP/Geox) + 1:27
.9. Haimar Zubeldia (EUS/RadioShack) + 1:53
10. Janez Brajkovic (SLO/RadioShack) + 2:00