Itxi

Espainiako Vuelta 2023

16. etapa

Espainiako Vuelta: Juan Jose Haedo izan da azkarrena Haroko esprintean

Erredakzioa

Saxo-Bank taldeko esprinterrak eskuratu du 16. etapa Petacchi eta Bennati italiarren aurretik. Juanjo Cobok elastiko gorria izaten jarraitzen du.

03:27
Espainiako Vuelta: Haedok ezohiko esprinta irabazi du

Juan Jose Haedo argentinarrak irabazi du Espainiako Vueltako 16. etapa Haron jokatu den esprintean. Saxo-Bank taldeko txirrindulariak Alessandro Petacchi eta Daniele Bennati gainditu ditu esprint arraro batean. Leopard-Trek taldeko txirrindulari batek biribilgune bat gaizki hartu du eta tropelan ezustekoa sortu du. Peter Sagan ere ibilbide okerretik joan da eta Haedok arazorik gabe eskuratu du garaipena.

Eguneko ihesaladian Andalucia-Caja Granadako Cabello eta Rosendo izan dira Cofidis taldeko Fouchardekin batera. Hala ere, tropelaren abiaduragatik eta esprinterren taldeen bultzadagatik helmugatik 10 kilometrora ihesladia bertan behera gelditu da.

Helmugatik 15 kilometrora erorikoa handia izan da tropelan eta Joaquim Rodriguezek min hartu du ezker besoan. Katala 11 minutura heldu da Haroko helmugara minduta.

Sailkapen nagusian Juanjo Cobok elastiko gorriarekin jarraitzen du.

- 16. etapa:

.1. Juan Jose Haedo (ARG/Saxo Bank) 4h41:56
.2. Alessandro Pettachi (ITA/Lampre) d.b.
.3. Daniele Bennati (ITA/Leopard Trek) d.b.
.4. Vicente Reynes (ESP/Omega Pharma-Lotto) d.b.
.5. Leigh Howard (AUS/HTC-Highroad) + 02
.6. Koen De Kort (HOL/Sky-Shimano) d.b.
.7. Lloyd Mondory (FRA/AG2R) d.b.
.8. Nikolas Maes (BEL/QuickStep) d.b.
.9. Cristopher Sutton (AUS/Sky Procycling) d.b.
10. Juan Jose Cobo (ESP/Geox-TMC) d.b.
...
14. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) + 04
15. Jakob Fuglasng (DIN/Leopard Trek) d.b.
19. Bauke Mollema (HOL/Rabobank) + 07
20. Maxime Monfort (BEL/Leopard Trek) d.b.
22. Bradley Wiggins (GBR/Sky Procycling) d.b.
44. Denis Menchov (RUS/Geox-TMC) d.b.
168.Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) + 11:01

Sailkapen nagusia:

.1. Juan Jose Cobo (ESP/Geox) 64h39:14
.2. Christopher Froome (GBR/Sky) + 20
.3. Bradley Wiggins (GBR/Sky) + 51
.4. Bauke Mollema (HOL/Rabobank) + 1:41
.5. Maxime Monfort (BEL/Leopard) + 2:42
.6. Denis Menchov (RUS/Geox) + 3:06
.7. Jakob Fuglsang (DIN/Leopard) + 3:08
.8. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) + 3:49
.9. Jurgen Van den Broeck (BEL/Omega-P.) + 4:03
10. Wout Poels (HOL/Vacansoleil-DCM) + 4:18
11. Daniel Moreno (ESP/Katusha) + 4:32
12. Mikel Nieve (EUS/Euskaltel Euskadi) + 4:55
13. Sergio Pardilla (ESP/Movistar) + 6:01