Itxi

Espainiako Vuelta

Espainiako Vuelta

Kaleak eta errepideak moztuko dituzte Gasteizen Espainiako Vueltagatik

Erredakzioa

Espainiako Vuelta larunbat honetan helduko da Gasteizera. Errepideak moztuko dituzte zenbait orduz, eta, halaber, autobus lineak aldatuko dituzte.

01:28
Gasteiz, biharko etaparako prest

Espainiako Vuelta larunbat honetan helduko da Gasteizera. Lasterketak hainbat kale moztuko ditu, gutxienez zenbait orduz, eta TUVISAko autobus lineei eragingo die.

16:00etatik 18:00etara Vuelta Gasteizko hirigunean sartuko da A-3002 errepidetik, Eskalmendi mendatetik. Ondoren, Bergarako atetik, Zurbano atetik, Humedales pasealekutik, Salburuako bulbarretik, Guillermo Elio Molinuevo plazatik, Izarbenta kaletik, Iturritxutik, Zumabidetik, Maite Zúñigatik, Martin Fizetik, Tanis Aguirrebengoatik, Gaztela atetik eta Gasteiz etorbidetik pasako da lasterketa. Azken kale horretan aurkituko dute helmuga txirrindulariek Beato Tomas de Zumarraga parean.


Trafikoa moztuko dute zehatz mehatz hurrengo tokietan:

- Ibilbidean zehar ibilgailuen zirkulazioa moztuko dute; halaber, inguruko bidegurutzeetan ez da zirkulaziorik izango. Halaber, txirrindulariak igaroko diren kaleetatik ez dira autobusik ibiliko.

- 07:00etatik aurrera Europako Kongresu Jauregiko inguruak moztuko dira helmuga gunearen eta prentsa aretoaren muntaia eta zerbitzuak jartzeko. Etapa bukaeraren ospakizuna Konstituzio plazan egingo da. Mozketak muntaia kendu arte iraungo du eta kale hauetan eragina izango du: Gasteiz etorbidea, San Viator kaletik Gaztela Aterainoko norabide biak (Tomas Zumarraga Dohatsuaren eta Konstituzio plazaren zerbitzu errepidea izan ezik), eta Paraguay kalea, Arriagako Kofradia eta Basoa kaleen artean.

- 14:00 arte zabalik izango dira hurrengo bidegurutzeak: Txile – Gasteiz etorbidea; Adriano VI.aren kalea – Gasteiz etorbidea; Diaz de Olano margolaria – Gasteiz etorbidea; Gaztela Atea.


- Larrialdi zerbitzuetako ibilgailuak etapako ibilbidetik igaroko dira, antolakuntzaren argibideak jarraituz.