Artea
Gelatxoak
Publikoa, agertokira
Formatu txikiko ikuskizunak egingo dituzte Arriaga antzokian, publikoa agertoki gainera igoz: kabareta, Shakespeareren eta Lorcaren lanak, etab.
-
Arriagako ikuskizunetako bat. Argazkia: EITB
Antzezlan bat ikustea plan erakargarria da, berez; agertokitik ikustea, baina, aukera ezin hobea da. Hori proposatzen du Arriaga Antzokiak, lehen aldiz: publikoa agertoki gainera igo nahi du, ikuskizunaz bertan gozatzeko: 'Gelatxoak' izena eman diote proposamen berritzaile horri.
Arriagako agertokian bertan eserita egongo da publikoa, Las Felliniren kabareta edo Shakespeareren testu batean oinarritutako muntaia ikusteko. Arriagak egiten duen lehen aldia da, eta, asmakizun on guztiak bezala, ustekabean jaio zen: Iparraldeko abeslari batzuk Arriagako foyer-ean arituko dira, enparantzara ematen duten leihoen alboan. Orduan, agertokia hutsik dagoen egunetan probetxua ateratzea pentsatu zuten.
Urtarriletik aurrera, 20 artistaren ikuskizunak izango dira ikusgai Gelatxoak sailean. Antzerkia protagonista izango da, Lorcaren eta Shakespeareren lanekin, eta Arratsalde Zoroak ere izango dira, Las Felliniren, Las Txirenitasen eta Asier Bilbaoren kabaretarekin.
Formatu txikiko ikuskizunak dira guztiak eta zortzi eta 12 euro bitarteko salneurriak dituzte.