Itxi

Artea

Erakusketa

'Gerren aurkako alegatua' Bilboko Arte Ederren museoan

Aurelio Arteta margolari bilbotarraren 'Gerraren triptikoa' apirilaren 7ra arte izango da ikusgai Bilboko Arte Ederren museoan.

  • Aurelio Artetaren 'Gerraren triptikoa'. Argazkia: EFE

    Aurelio Artetaren 'Gerraren triptikoa'. Argazkia: EFE

Bilboko Arte Ederren museoak Aurelio Arteta bilbotarraren 'Gerraren triptikoa' lana du ikusgai. Garai historiko eta plastiko baten amaiera izan zen, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta XX. mende hasierako euskal artearen amaiera. Obra Gonbidatua deritzon programaren baitan da ikusgai Bilboko museoan: Artetaren hiru taula, elkarrekin ikus daitezke eta "gerraren aurkako alegatua" dira, Javier Viar instituzioaren zuzendariak esan duenez.

Lana oso garrantzitsua da, izan ere, euskal artisten "helduera puntua edo inflexio puntua" suposatu baitzuen "noucentismo" delakoaren baitan. Abangoardien ostean, ordenaren buelta suposatzen du, Viarren esanetan. 1937koa da triptiko hori eta euskal tradizioaren margolarien eskola "amaitutzat" ematen du. Eskola horretan Guinea, Arrue eta Zubiaurre anaiak zeuden, besteak beste. "Artetaren azken lan garrantzitsua" da, Frantzian egindakoa. Gerra Zibila amaitu ostean, Chillida, Oteiza eta Basterretxea bezalako euskal artistek beste baliabide estetiko batzuk erabiliko dituzte, abstrakzioa heldu zelako, Artetaren taldeak proposatzen zuena albo batera utziz.

"Sinbolismoz" betetako lana da "Gerraren triptikoa" eta apirilaren 7ra bitartean izango da ikusgai. Zibilizazioaren desegitea eta gaztetasunaren heriotza daude ikusgai triptikoan eta baita Gernikako bonbardaketa ere.