Itxi

Artea

Erakusketa

June Crespo: Egunerokotasunetik hausnarketaren bila

Rekalde aretoko "Barriek" zikloan parte hartzen du artista nafarrak, Bizkaiko Aldundiaren sorkuntza beka jaso ostean.

1:11

June Crespo artista nafarrak ireki du Bilbon, Rekalde aretoko "Barriek" zikloa. Izan ere, Bizkaiko Aldundiaren erakusgela horrek sormen artistikoaren bekak jaso dituzten bost artistaren lanak erakutsiko ditu aurten.

June Crespo artista iruindarrak Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso zuen eta hari esker sortu dituen bost lan bildu ditu Bilboko Errekalde Aretoko Kabinete Abstraktua erakusgelan. Bi serigrafia eta hiru eskultura ekarri ditu. Ohi duenez, egunerokotasunetik jasotako elementuak harremanetan jarriz, eta egilearen erreferentziekin elkartuz, beste esanahi baten bilatu nahirik.

Artelanak sortzerakoan erabili dituen erreferentzia horien artean ere, badira hausnarketarako lagun izan dituen sortzaileak. Serigrafia honetako laukietan adibidez, Arantzazuko basilikan Oteizak harrian jarri zituen beste haien oihartzuna ageri da.

Eta eskulturetan berriz, Brancusik obrak eratzean zuen eginbidearen ukituak ere baditu.

June Crespok "Amatista" deitu du bere erakusketa, eta hor dauden hiru eskulturen lerroa "Ezetzetik Baietzera". Bizkaiko Aldundiaren beka gozatu duten beste laur artista etorriko dira gela honetara urtea amaitu baino lehen.