Itxi

Artea

Erakusketa

Jorge Rubio eta Emilio Gonzalez Sainz, paisaiari lotuta

Bilboko Lumbreras arte-galerian, erakusketa bikoitz honek paisaiaren mundu ikusgarrira hurbiltzen gaitu.

1:11

Bilboko Lumbreras arte-galerian erakusketa bikoitz batek paisaiaren mundu ikusgarrira hurbiltzen gaitu. Jorge Rubio eta Emilio Gonzalez-Sainz margolariek sorturiko azken lanak ditugu bertan.

Jorge Rubio bilbotarraren "Inhabitantes" bildumako lanetan paisaia eta pertsonaien figurazioa da nagusi, tamaina txikienetako koadroetan abstrakzioa mantentzen badu ere. Marrazki argiz, eta elementu gutxiren laguntzaz kontatzen dituen istorioak dira.

Rubioren akriliko hauek mundu ez errealak sortzen dituzte, inguru zehatz bati folkloretik datozkigun pertsonaiak kontrajarriz batzuetan. Natura eta paisaiak eskaintzerakoan garrantzi handia ematen dio figura bat sartzean osotasunari ezartzen dion aldaketari.

Arte-galeria bertan, Emilio Gonzalez Sainz margolariaren paisaia benetan bereziak ere ikus ditzakegu. Paisaiara hurbiltzean duen sentsibilitateak Erdi Aro eta Errenazimendu aldietara garamatza. Dioskunez, Dario de Regoyos-en antzera, Emilio Gonzalez da egunotako paisajista frantziskano berria. Olio eta akuarelak dira bereak, gutxi batzuk brontze gainean pintatuak.