Artea
Erakusketa
Natura eta ezintasuna, hurbil-hurbiletik
Bi argazki-erakusketa Kutxa Boulevard aretoan. Batek, Europako natura-argazkirik ikusgarrienak batu ditu. Besteak, ONCE erakundearen nazioarteko lehiaketan jasotako irudirik onenak.
Donostiako Kutxa Boulevard aretoan bi erakusketa zabaldu dituzte. Batek, Europako natura-argazkirik ikusgarrienak batu ditu. Besteak, ONCE erakundearen nazioarteko lehiaketan jasotako irudirik onenak.
"Naturaren Argazkilariak 2013" 39 herialdetako 1.200 argazkilariren parte hartzea izan du. Guztira 11.000 argazki aurkeztu ziren eta horietatik 81 onenak lehen aldiz daude hemen ikusgai.
Erakusketa zortzi atalaletan sailkatuta dago: Hegaztiak, ugaztunak, paisaiak, etab. lehiaketak maila artistikoaz gain, naturaren ezagutza eta kontserbazioaren garrantzia sustatzea bilatzen du. Aurten lehenengo saria Finlandiako "Izarrei begira dagoena" izeneko honek jaso du.
Antolatzaileek 15.000 bat bisitari espero dituzte aurten.
Ez da makalagoa ordea Oncek "Denetzako mundua, ezintasunak gainditzen" izena daraman lehiaketako 50 argazkirik onenak jasotzen dituen erakusketa. Amerika edo Asiatik etorri dira. Lehiaketa zabala da eta edonork hartu dezake parte.
Aurtengo lehian Javier Arcenillasen Down clown izeneko honek irabazi du lehen saria.
Erakusketa otsailaren 24ra arte egongo da ikusgai.