Artea
Umeen garapena
Arteak adimenaren garapenean duen garrantziaz
Haur askok orkestra zuzendari baten entzumen fina dute adituen ustez, baina gaitasun hori lantzen ez bada, galdu egiten da. Beste horrenbeste gertatzen zaie artearekin.
Haur askok orkestra zuzendari baten entzumen fina dute adituen ustez, baina gaitasun hori lantzen ez bada, galdu egiten da. Beste horrenbeste gertatzen zaie artearekin. Horregatik, eta arteak adimenaren garapenean duen garrantziaz jabetzeko, adituak, magisteritzako ikasleak eta umeak, denak batu dira Gasteizen.
Ez dira ez artistak, ez arte kritikariak, ezta adituak ere: bi urteko umeak dira, baina irudien plastika, musika, zein gorputz adierazpena inork baino hobeto estimatzen dituzte.
Paraiso taldearen "Lorategian" antzezlana ikusi behar dute Gasteizko irakasle eskolako ikasleekin batera.
Etorkizuneko irakasleek, berriz, ikusiko dute eskolan ez dela dena hizkuntza eta matematika. Hazi hori ereiteko Gasteizko irakasle eskolak eta Paraiso antzerki taldeak artea eta haurtzaroa izeneko jardunaldiak antolatu dituzte.