Itxi

Artea

Protesta

Emakume batek Louvre-Lenseko koadro nagusietako batean idatzi du

Errotulki beltz batekin "AE911" idatzi du, 30 zentimetroko azalera batean. Museoko zuzendaritzaren arabera, "azalekoa" da eta "erraz garbituko" dutela uste dute.

  • Eugene Delacroixen 'La Liberté guidant le peuple'. Argazkia: EITB

    Eugene Delacroixen 'La Liberté guidant le peuple'. Argazkia: EITB

Louvre-Lens museoko margolan garrantzitsuenak, Eugene Delacroixen 'La Liberté guidant le peuple' lanak, kalteak jasan ditu ostegunean bisitari batek bertan mezu bat idatzi ostean. 28 urteko gazte batek "AE911" idatzi du errotulatzaile batekin, 30 zentimetroko azaleran, margolanaren behe aldean. Horrela konfirmatu dute iturri judizialek.

'ae911truth.org' webguneak 2001eko irailaren 11an New Yorkeko Dorre Bikietan gertatu zena argitzeko ikerketa berri bat eskatzen du. Museoko segurtasun zerbitzuek atxilotu zuten emakumea eta atxilotuta jarraitzen du. Ez du aurrekaririk eta zergatik egin zuen aztertzen ari dira ikerlariak.

Museoko zuzendariek esan dutenez, "azalekoa" da eta "erraz garbituko" dutela uste dute. 1830ekoa da Delacroixen 'La Liberté guidant le peuple' margolana eta museoaren erdigunean dago (galeria itxita dago). Iragan abenduaren 4an ireki zuten Louvre-Lens museoa eta 200.000 bisitari baino gehiago jaso ditu.