Itxi

Artea

Erakusketa

Florentziako arrakastaren ondoren, buelta etxera

Jesus Lizaso eskultoreak Florentziako Bienalen Urrezko Domina jaso zuen eta hau da Euskal Herrian egin duen lehen erakusketa: Leioako kultur etxean dago ikusgai.

1:16

Jesus Lizaso eskultoreak erakusgai du Leioako kultur etxean, azken hiru urteetan egin duen lanaren bilduma. Florentziako Bienalen Urrezko Domina jaso eta gero, Euskal Herrian egin duen lehen erakusketa da.

Leioako Kultur Etxean, Oteizaren burdinazko eskultura baten itzalpean dagoen erakusgelan aurkitu dugu Jose Lizaso eskultorea. 2011an Florentziako Bienalean urrezko domina jaso zuenetik lehen aldiz  dator jendaurrera gure artean. "Ortotropiak" deitu du bilduma, materialen malgutasun eta plastikotasuna aipatuz. Txikitan basatzan edo zeramikan miresten zuen ezaugarri.

Dioenez, zergatik ez eraman plastikotasunaren amets hori zur eta burdinazko lanetara?

Zura, burdina eta harria lantzen ditu. Bakoitza bere aldetik edo elkarren kontran kontrajarriz ustekabeko forma berriak sortzeko. Adibidez, euskal eskulturan hain ezagun ziren kuboetatik abiatuz. Burdinaren pisuaren eraginez zura desitxuratuz, eta aldaketa baten ilusioa sortuz ikuslearengan. Bereziki zurezko eskultura bihurrituetan.

Florentziak goratu zuen Lizasoren ikerketa artisaua autodidakta izan da luzaroan, eta krisialdi hau, etxe-tailer barruan, lan egiteko aldia dela dio. Fruituak bi urte barruko erakusketa batean ikusiko.