Artea
Antzezlana
Guggenheim, esperantza izpia
Hegoamerikarrek lortu nahi luketen ezinezko Europaren metafora bilakatzen da Gugggenheim Museoa 'Más pequeños que el Guggenheim' antzezlanean. Mexikon arrakasta handia lortu dute.
Los Guggenheim antzerki talde mexikarra gure artean dugu egunotan, "Más pequeños que el Guggenheim" antzezlanarekin. Mexikon arrakasta lortu duen lan honek Bilboko Guggenheim museoa du ardatz, bertara baitoaz protagonistak.
Los Guggenheim antzerki taldeak, Bilboko museoari zor dionez izena, Bizkaiko hiriburuan ditugu "Más pequeño que el Guggenheim" antzezlanaren protagonistak, antzerki fikzioan gertatzen dena egiazki errepikatzen museo aurrea.
Istorioak lau lagun langabetuen topaketa kontatzen digu. Euretariko bi, antzerki ikasleak, Europan egonak ziren, eta bidaian Bilboraino heldu ziren, eta hegoamerikarrek lortu nahi luketen ezinezko Europaren metafora bilakatzen da Museoa.
Titanioaren ispiluan beren txikitasuna ikusten dute eta itzuli egiten dira jaioterrira. Eta hor antzerki lan baten bidez kontatu nahi dute bizi izan duten ezintasunaren istorioa.
Biolentziak, krisiak eta politika ustelkeriak jotako gizarte batean esperantza izpi bat sortu omen nahi du.
Antzezlana Iruñetik dator eta datorren ostiralean Santurtziko Serantes antzokian izango da. Jarraian, Euskadiko Antzoki Sareko hainbat herritara hurbilduko da.