Itxi

Artea

Hautagaiak

Alfredo Sanzol nafarra, Max sarietako hautagai nagusia

Patxo Telleria ('Lingua Nabajorum') eta Jon Urraza ('Morritson eta Gartzia') antzerkigileak Max sarietarako hautagai izendatu dituzte euskarazko antzerkigintza sailean.

Patxo Telleria eta Jon Urraza antzerkigileak Max sarietarako hautagai izendatu dituzte euskarazko antzerkigintza sailean.

Patxo Telleria aktore eta antzerki idazlea euskararen historia eroa antzezten duen "Lingua Nabajorum" lanagatik aukeratu dute. Jon Urrazak, dagoeneko zineman ere bertsioa duen "Morritson eta Gartzia" lanagatik hartu du izendapena.

Izendatuena Miguel del Arco zuzendaria da, hiru antzerki lanengatik 16 hautagaitza lortu ditu eta. Ondoren, Alfredo Sanzol zuzendari nafarra, "En la luna" lanarekin zortzi izendapen bildu ditu.

Izendapen gehien jaso dituen antzezlana Alfredo Sanzol nafarraren "En la luna" da. Umetako istorioak zergatik ahazten dira? Galdera hori tiraka agertzen da. Eszenako zuzendaritza onenaren sarirako hautagai da.

Maiatzean jakingo ditugu irabazleak.

Max sarietarako aurtengo finalisten artean "La vida es sueño" antzezlan garrantzitsuak zein "Juicio a una zorra" monologoa aurkitu daitezke. "De ratones y hombres" (John Steinbecken eleberriaren adaptazioa) antzezlanak hautagaitza andana jaso du eta Alfredo Sanzolen "En la luna"k, Teatro Abadiak zuzenduta.